Ezpalak

Herrenaren orpoari jarraiki

Haur Kantu Txapelketa. Kanaldude. Xiberoko saioa, 2011ko apirilaren 10ean grabatua Maulen.
Petti Galant eta Pette Liguex-ek “Ene izar maitea” kantatzen dute ahots hutsez.

Ene izar maitia

Ene izar maitia
Ene xarmagarria
Ixilik zur’ikustera
Jiten nitzaizü leihora
Kublatzen düdalarik
Zaude lo’khartürik
Gauazk’ametsa bezala
Ene kantua zauzula.

Zük ez nüzü ezagützen
Hori ere zait gaitzitzen
Ez düzü ene beharrik
Ez eta axolarik
Hil edo bizi nadin
Zuretako berdin
Zü aldiz, maite Maria
Zü zira ene bizia

Amadiozko pena zer zen
Oraino ez nakien
Orai ez nüzü biziko
Baizik zü maitatzeko
Norat den ixurkia
Hara juaiten ura
Orobat ni maitenena
Jiten nüzü zuregana.