Ezpalak

Herrenaren orpoari jarraiki

Ibili eta bizi euskal mendietan: ongi ibili eta aparkatu. Kanaldude.

Barnealdeko mendi elkargoek galdeginik, mendian errespetatu behar diren jarrerak azaltzen dituen bideo sail bat ekoiztu du Aldudarrak Bideok. Nola ibili mendian, oinez, motoz, otoz, inguramena kaltetu edo trabatu gabe, nun aparkatu, seinaletika ulertu eta errespetatu…hainbat aholku emaitenditu gida hunek. Lehen bideo hunek zirkulazioa eta aparkatzea aipatzen ditu nagusiki. Aholku frango aurkituko duzue, mendiaren errespetuan eta seguritatean ibiltzeko gisan.